Sentsibilizazioa

LUPUSA EZAGUTZEN PROGRAMA

Gaixotasuna ezagutaraztea eta gizartea sentsibilizatzea du helburu, Lupus bezalako gaixotasun bat izatea zer den eta zer dakarren adieraziz. Gaur egun, pertsona guztiei laguntzen eta interesa pizten saiatzen gara, sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram) ditugun hedapen-kanalak erabiliz.

BOLUNTARIOTZA PROGRAMA

Informazioa ematea eta pertsonen interesa sustatzea da helburu, elkartearen jarduerak eta programak garatzen parte hartu eta lagun dezaten.

INFORMATU PROGRAMA

Helburua lupusaren diagnostikoaren eta tratamenduaren arloetan egindako azken aurrerapen zientifikoei buruz informazio eguneratua eta egiazkoa ematea da: ekitaldiak, jardunaldiak, informazio-hitzaldiak, biltzarrak, etab.

ESTATISTIKA PROGRAMA

Inkesta kolektiboak eta elkarrizketa pertsonalak eginez, kaltetuen kezkak eta beharrak ezagutzea bilatuko da, elkartearen eta bere zerbitzuen helburuak hobetu asmoz.

INTERESA ZAITEZ PROGRAMA

Mediku profesionalei eta osasun-arloko ikasleei zuzendua da, gaixotasun autoimmuneekiko interesa eta jakin-mina indartzeko, eta bereziki, sintoma arinekin LUPUS-aren diagnostiko goiztiarra errazteko.

Profesional espezializatuen hitzaldiez gauzatzen da, gidak, bibliografiak eta abar emanez.

IKERKETA PROGRAMA

Programa honen helburua dirua biltzea da ondorengo xedeak dituzten ikerketa zientifikoak babesteko:

  • Gaixotasuna zerk eragin duen edo duten jakitea
  • Diagnostiko goiztiarrak hobetzea eta hauen kopurua handitzea
  • ratamendu espezifikoak garatzen laguntzea eta daudenak hobetzea
  • Lupuserako sendabidea garatzea

Funtsak ekitaldi solidarioak antolatuz, sustapen-produktuak salduz, dohaintzez, crowdfunding-ez eta abarrez bilduko dira.

Adeles Gipuzkoari lagundu

  • Beasain 20200

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.